Italiako egonaldia bi egun luzatuko dute
REALA. Igandean amaituko da Reala Italian egiten ari den egonaldia. Hasiera batean, ostiralean amaitzeko asmoa zuen, baina liga astelehenean hasiko duenez, lagunarteko partida bat gehiago jokatzea onartu du. Cataniaren aurka ariko da, larunbatean, 20:45ean. Montanierrek, ondoren, hurrengo asteko asteazkenera arte emango die jai jokalariei, ligako lehen jardunaldira nekatuta irits ez daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu