Txirrindularitza

Italiako Fiskaltzak hogei hilabeteko zigorra eskatu du Riccorentzat

Txirrindulariak EPOagatik positibo eman zuen aurtengo Frantziako Tourrean, bi etapa irabazi ondoren.

2008ko irailaren 29a
18:30
Entzun
Italiako Olinpiar Batzordeko (CONI) dopinaren aurkako Fiskaltzak hogei hilabeteko zigorra eskatu du Riccardo Riccorentzat, azkeneko Frantziako Tourrean EPOagatik positibo eman zuelako. Auzia CONIko dopinaren aurkako auzitegira eraman dute. Riccok Fiskaltzari aitortua dio Tourraren bezperan EPOa hartu izana, eta orain ia bi urtean ez korritzeko arriskua du.



Uztailaren 8ko eta 13ko etapetan egindako kontroletan eman zuen positibo Riccok, eta Tourreko antolatzaileek itzulitik bidali egin zuten, baita Saunier Duval taldeak ere. Bi etapa haiek irabazi egin zituen italiar txirrindulariak: Super Bessen lehenengoa, seigarren etapan, eta Bagneres de Bigorren bigarrena, bederatzigarrenean.

"Nire akatsa izan da, nirea bakarrik, eta horregatik ez dut eskatu kontranalisirik", zioen uztailaren 30ean Riccok. "Italiako Giroan garbi jokatu nuen, eta ez nuen uste Tourrera joango nintzenik. Nekatuta nengoen fisikoki eta psikologikoki, eta horregatik hartu nuen. Errudun sentitzen naiz, eta barkamena eskatu nahi diet nire zale guztiei".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.