Italiako Futbol Federazioaren baitan dago McDonald Marigaren irteera

2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
McDonald Marigaren transferraren eskualdatzeak zapuztu dezake egina zegoena. Alde guztien borondatea argia da: Realak taldetik kanpo nahi du, garrantzi osoa galdu duelako, eta Inter Milan ados dago horretan, jokalariaren balioa handitzeko bide bakarra zelaian protagonista izatea baita. Parmak azaldu du inork baino interes handiagoa kenyarra fitxatzeko, eta Marigak ere bere talde ohira itzuli nahi du. Baina Parmak dagoeneko baditu bi atzerritar taldean, eta Italian ezin daiteke muga hori gainditu. Ondorioz, Italiako Federazioak ez die utzi mugimendua gauzatzen. Ez aurrera ez atzera geratu da kenyarraren agurra. Baina horrek ez du esan nahi Zubietan tokia ziurtatua duenik. Klubak irtenbideren bat nahi du, eta Anoetako bulegoetara talde gehiagok ere deitu dute. Hori bai, Marigaren irteera inork nahi baino gehiago ari da atzeratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.