futbola

Italiako selekzioko jokalari bat ere partiden salerosketen auzian da

Taldetik kanpo utzi dute Domenico Criscito, eta ez du Eurokopa jokatuko. Dagoeneko 40 lagun atzeman dituzte auziarekin lotuta.

2012ko maiatzaren 28a
14:55
Entzun

Domenico Criscito Italiako selekziotik kanpo utzi du hango federazioak gaur, Italiako ligetako partiden salerosketen auzian ikertzen ari direlako. Ondorioz, Polonia eta Ukrainako Eurokopatik at geratu da Criscito.

Iazko ekainean Cremonako Fiskaltzak hamasei lagun atxilotzeko eskatu zuenean lehertu zen kasua, eta dagoeneko 40 atzeman dituzte. Horietako batzuk, azkeneko egunetan; kasu, Lazioko futbolari Stefano Mauri eta Genovako futbolari ohi Omar Milanetto.

Antonio Conte Juventuseko egungo entrenatzailea ere ikertzen ari dira, Siena entrenatu zuen garaiarekin lotuta.

Ikertzaileek uste dute Italiako ligetako partiden salerosketak egiteko sare bat zegoela, horrela euren kirol apustuen bidez etekin handiak lortzeko. Atzerrian adarrak zeuzkan, ikertzaileen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.