Kirolari errusiarra, 53 urtekoa, Ses Illetes irlen kostaldean sartu zen itsasora igandean, eta harrezkero ez dute haren berririk. Munduko apnea txapeldun eta hainbat errekorren jabearen bila segitzen dute kostatik bi miliara, bizirik aurkitzeko esperantzarik gabe.
Besteak beste, 101 metro arteko sakonera arteko munduko errekorra egin zuen Moltxanovak, hegatsek lagunduta eta pisuarekin. Hegatsik gabe, 69 metroko sakoneraino murgildu da apnean. Igerilekuan ere handiak dira haren lorpenak: arnasarik hartu gabe 182 metro egin ditu igerian, eta, geldirik, bederatzi minutu eta bi segundo egon da.
[Youtube]https://youtu.be/PXG8n0iXCGo[/Youtube]