Iturriaga, itxaropentsu sasoiko azken txanparako
TXIRRINDULARITZA. Eneritz Iturriagaetxebarriak irailean jokatuko den Kopenagheko Munduko Txapelketarako prestaketa lanean jarraitzen du, eta gaur abiatuko da Frantziara bost etapako d'Oreko saria jokatzeko. «Apur bat nekatuta egon arren, bizikleta hartzeko gogoa daukadala da garrantzitsuena, eta ilusiorik ez zait falta. Fisikoki eta psikologikoki ongi nago», adierazi du Iturriagak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu