Itxako EHF Kopako finalerako sailkatu da gaur arratsaldean, Errumanian, Rulmentu Urban Brasov taldeari finalerdiko itzuliko partida irabazita: 27-28. Joanekoan Lizarran (Nafarroa) 23na berdindu zuten.
Iaz ere sailkatu zen EHF Kopako finalera, baina galdu egin zuen Dinamo Volgograden (Errusia) kontra. Aurten Leipzig (Alemania) izango du aurkari. Hain zuzen, Dinamo Volgograd gainditu du finalerdian Leipzigek: honek joanekoan Alemanian 25-15 irabazi zuen, gaur 24-20 galdu du.
Ez du partida ederki hasi Itxakok, 6-1 eta 7-3 joan delako galtzen. Erreakzionatu egin du, ordea, eta, hainbat aldiz berdinduta egon ondotik, 14-13 joan dira atsedenera. Bigarren zatiaren hasieran 1-4ko partziala lortu du Lizarrako taldeak (15-17). 20-24 ere joan da irabazten, baina aurkariek aurrea hartu dute geroago: 27-26. Bikain erantzun du Itxakok, eta 27-28 ipini da. Hala bukatu da partida.
Gainera, 23 gol baino gehiago sartu dituenez, berdinketa ere balekoa zitzaion.
Eskubaloia
Itxako, EHF Kopako finalera
27-28 irabazi du Errumanian, Rulmentu Urban Brasoven aurka. Finalerdiko joanekoan 23na egin zuten Lizarran. Iaz ere sailkatu zen finalera, baina galdu egin zuen. Leipzig izango du aurkari aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu