eskubaloia

Itxako, Txapeldunen Ligako finalista

Lehen aldiz jokatuko du Lizarrako taldeak Europako txapelketa nagusiko finala, atzo Gyori Hungariako taldearen aurka 24na berdindu ostean. Finalean Norvegiako Larvik-en aurka ariko da. Finaleko etxeko partida non jokatu aztertzen ari da kluba.

2011ko apirilaren 18a
18:40
Entzun

Txapeldunen Ligako finala jokatzeko txartela irabazi zuen atzo Itxakok, Gyori Hungariako taldearen aurka 24-24 berdindu ostean. Etxeko partida 26-21 irabazi zuenez, atzoko berdinketarekin bere historian lehen aldiz Txapeldunen Ligako finala jokatuko du Lizarrako taldeak.

Aste biribila osatu zuten atzo Itxakoko jokalariek, Donostian Bera Beraren aurkako derbian ABF Liga irabazi baitzuten aurretik. Atzo hungariarren presioari hasieratik eutsi zieten lizarrarrek, eta atsedenaldira 10-12 irabazten iritsi ziren. Bigarren zatian tentsioari eutsi zioten.

Finalean Norvegiako Larvik taldea izango du aurkari Itxakok. Norvegia Europako txapeldun izan zen duela lau hilabete, eta selekzioko hamabost jokalarietatik 11 Larvikekoak dira. Lizarrako taldea etxeko partidarako pabilioi baten bila ari da, Europako federazioaren oniritzia behar duelako.

Oraindik zehaztu gabe dago non jokatuko den joaneko partida eta non itzulikoa, baina lehenengoa maiatzaren 7an izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.