Itxako zain dago ABF ligako txapela noiz ospatu

Lizarrako taldeak ez du huts egin; 32-27 irabazi dio Leoni, eta hamar puntu ateratzen dizkio orain Eldari

Erredakzioa
Iruñea
2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Hasi da atzera kontua Itxakok ABF liga hirugarrenez jarraian irabaz dezan. Larunbatean izan daiteke eguna, Eldak Marina Parki irabazten ez badio. Bestela, datorren asteartean ere izan daiteke, Donostian, derbian berdinduz gero. Bestela, beste hiru aukera geratuko litzaizkioke oraindik Lizarrako taldeari. Nafarrek, behintzat, egin dituzte etxeko lanak, ondo egin ere. 32-27 irabazi zioten atzo Leoni, eta hamar puntu ateratzen dizkiote bigarren sailkatuari. Eldak bost partida jokatu behar ditu oraindik —Itxakok baino bat gehiago—, baina guztiak irabazita eta Itxakok guztiak galduta ere ez luke ziurtatuta izango titulua irabaztea. Horri guztiari zera gehitu beharko lioke: nafarrei hamabost gol baino gehiagoko aldeaz irabaztea; azken finean, miraria. Bitartean, larunbateko Txapeldunen Ligako partida du jada buruan Itxakok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.