Itxakok 23-33 irabazi dio Castrori, eta ABF ligako buruan jarraitzen du

Partida erraza izan da, eta gehien jokatu ohi duten jokalariek atseden hartu ahal izan dute

Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Itxakok ABF Ligako buruan jarraitzen du, Saguntekin batera. Valentziako taldeak Kukullagari irabazi zion herenegun, eta nafarrek garaipena behar zuten atzo, Castro Urdialesen (23-33), lehen postuan jarraitzeko. Hala behar, eta hala egin. Bi zati ezberdineko partida izan zen eta lehen ordu erdi orekatuaren ondoren (12-15), bigarrenean Itxakoren nagusitasuna agerian gelditu zen. Lizarrako taldeak ligan jokaturiko sei partidak irabazi ditu.

Etzi Txapeldunen Ligako partida duelako jokatu zuen atzo Itxakok, eta Ambros Martinek atsedena eman ahal izan zien minutu gehien jokatzen duten jokalariei. Larunbatean Txapeldunen Ligako lehen faseko partidarik gogorrena beharko lukeena izango Itxakok, Oltchim Valcearen etxean. Oltchim izan da sasoi honetan Itxako garaitu duen aurkari bakarra. Bera Berak, aldiz, ABF ligako partida gogorra izango du larunbatean, Elx-enpistan (19:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.