Itxakok 27-32 irabazi du Hungarian, eta lider jarri da
ESKUBALOIA. Itxakok 27-32 irabazi zuen herenegun Hungarian, Korvex Debrecen taldearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldian. Garaipen horri esker, nafarrak B multzoko lidergoan jarri dira, lau punturekin, Leipzigekin berdinduta. Zaleen bultzadarekin, hungariarrek indartsu ekin zioten partidari, baina Itxakok lan ona egin zuen defentsan eta kontraerasoan. Zazpi goleko aldea ere izan zuten, eta azkenerako, 27-32 irabazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu