Itxakok jokatuko du gaur ABF Ligako partidarik garrantzitsuena (20:00), eskura izanen baitu txapela lortzeko aukera. Elda mendean hartzen badu, laugarren Liga irabaziko du jarraian Itxakok.
Bera Berak, bertzalde, Ro'Casa hartuko du Bidebietako kiroldegian (19:00). Presiorik gabeko partida izanen da, Donostiako taldeak bigarren postua ziurtatu baitzuen aurreko jardunaldian.
Bertzelakoa da Kukullagaren egoera. Murtzia hartuko du bere pistan, irabazteko premia larria duela (20:00). Jaitsiera postuetan dira bizkaitarrak. Garaipena behar dute, eta Castrok Porriñoren aurkako partidan ez irabaztea.
Asobal ligari dagokionez, presiorik gabe ariko dira San Antonio eta : San Antoniok mailari eutsi dio jada, eta Anaitasunak eskura du. San Antoniok Port Sagunt hartuko du, eta Anaitasuna Valladoliden ariko da (20:00).
Itxakok Elda hartuko du gaur, Kukullagak Murtzia, eta Bera Berak Ro'Casa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu