Itxakok argi eta garbi utzi du, bertze behin, ABF Ligan jaun eta jabe dela. Gijonen arka jokatu zuen atzo Lizarran bigarren itzuliko lehendabiziko partida, eta erraz hartu zuen mendean aurkaria: 32-14 irabazi zuten Ambros Martinen jokalariek.
Itxako hasieratik nagusitu zen pistan. Hamabosgarren minuturako 5-4 jarri ziren aurretik nafarrak, eta, hortik aurrera, aurkaria erabat hartu zuten mendean. 14-4 amaitu zen lehendabiziko zatia; hau da, Gijon ez zen gai izan bertze gol bakar bat ere egiteko.
Bigarren zatian, gauzak ez ziren askorik aldatu. Itxakok arazorik gabe eutsi zion erritmoari, eta 32-14 irabazi zuen. Datorren asteartean Bera Beraren aurkako derbia jokatuko du Itxakok, eta larunbatean, otsailaren 4an, Txapeldunen Ligako bigarren ligaxkari ekinen dio, Gyoriren aurka.
Bera Bera nagusi, derbian
Kukullagaren eta Bera Beraren arteko derbian ez zen parekotasunik egon. Bizkaitarrek indartsu ekin zioten partidari, baina 11-18 iritsi ziren atsedenaldira, eta donostiarrek bost golera mugatu zuten Kukullagaren gol uzta bigarren zatian. 5-15eko partzialari esker, 16-33 amaitu zen partida.
Itxakok erraz hartu du mendean Gijon, eta sendo jarraitzen du Ligako buru
Kukullagaren eta Bera Beraren arteko derbian, berriz, nahi izan duten guztia egin dute donostiarrek (16-33)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu