Itxakok erraz irabazi dio Elxi: 33-25
ESKUBALOIA. Itxakok erraz irabazi zuen atzo ABF ligako seigarren jardunaldiko partida, Elxen aurka (33-25). Horrenbestez, talde nafarrak lidergoan jarraituko du beste astebetean, ez baitu partida bat bera ere galdu oraindik. Etzi, Txapeldunen Ligako partida jokatuko du Itxakok, Buxtheuder talde alemaniarraren aurka, arratsaldeko bostetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu