Itxakok eta Bera Berak nagusitasunez irabazi dute etxetik kanpo

Lizarrako taldeak ez dio aukerarik eman Eldari (18-38), eta Rocasa baino gehiago izan da Donostiakoa (22-33)

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Itxakok eta Bera Berak sendo jarraitzen dute ABF Ligan, eta atzo nagusitasunez irabazi zituzten 11. jardunaldiko partidak. Lizarrako taldeak lider zergatik den erakutsi zuen. Zazpigarren sailkatuaren etxean jokatu arren, ez ziolako inolako aukerarik eman Eldari (18-38). Atsedenaldirako bideratua zuen partida Itxakok (11-17), eta, aurretik, Eldak hamahiru minutuz golik sartu gabe egotera behartu zuen.

Bera Bera sasoiko iritsiko da heldu den asteko EHF Kopako partidara, atzo (22-33) irabazi baitzuen Rocasaren aurka Kanaria Handian. Donostiako taldeak sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du. Kukullagakaurretik jokatua zuen bere partida. Ligako hurrengo jardunaldia asteazkenean jokatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.