Itxakok ez du izan Kukullagaren errukirik (14-41)

Bera Berak 13-21 irabazi du UCAM Murtziaren pistan, eta tinko eusten dio bigarren postuari

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Derbiak parekatuak, lehiatuak izan ohi dira. Kukullagaren eta Itxakoren artekoek, baina, ez dute ezer horretatik. Ez parekotasunik, ez lehiarik. Zergatik? Mundu bat baitago bi taldeen artean. Eta atzo geratu zen agerian, Etxebarrin (Bizkaia), ABF ligako lehen itzuliko azken partidan. Lizarrako taldeak ez zuen errukirik izan etxekoarekin, eta astindu latza eman zien: 14-41. Historiarik gabeko partida izan zen, Itxako nagusi izan baitzen, hasi eta bukatu. Atsedenaldian, adibidez, hamasei gol zen aurretik: 8-24.

Garaipenari esker, nafarrak lider dira lehen itzuliaren amaieran. Bost puntura dute Bera Bera, bigarren sailkatua. Donostiako taldeak ez zuen huts egin Murtzian (Espainia), eta 13-22 irabazi zuen. Reyes Carrerek zuzentzen duen taldea beti joan zen aurretik, eta estutasunik gabe irabazi zuen. Donostiarrak ikusgarri aritu ziren defentsan. Azken emaitza da horren adibidea: hamahiru gol besterik ez zion sartu UCAM Murtziak, bost lehen zatian eta zortzi bigarrenean. Atzoko garaipenarekin, Donostiako taldea tinko dago bigarren postuan. Hamahiru partida jokatuta, 21 puntu ditu. Hiru puntu atzetik du hirugarren sailkatua, Mar Sagunt, atzo galdu egin baitzuen.

Kukullagak, berriz, azken-aurreko postuan jarraitzen du, lau punturekin. Bizkaitarrek bi puntura dute Castro, jaitsieratik salbu dagoen azkeneko taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.