Itxakok atzo galdu zuen ABF Ligako lehen partida, eta gutxien espero zitekeen tokian izan zen, Rocasa azken sailkatuaren etxean (20-17). Lehen itzulian 42-14 irabazi zuen Itxakok, eta atzokoak bihar Eslovenian jokatu beharreko Txapeldunen Ligako partidarako entrenamendu soila zirudien. Etxekoek jarritako erritmo motelak eta atezainaren lan bikainak, baina, buruhauste bilakatu zuten, ustekabeko harrigarria lortzeraino. Dena den, Lizarrako taldeak lehen postuan jarraitzen du.
Partidak hasiera motela izan zuen, Rocasari komeni zitzaion erritmoa zen, eta bi taldeek izan zituzten arazoak ate aurrean. Atsedenaldian etxekoak ziren aurretik (10-8). Itxakok bere itxura hobetu zuen, eta hamar minutu behar izan zituen berdintzeko (13-13, 40.min). Orekak berean jarraitu zuen azken txanpara arte (17-17, 55. min), baina etxekoak hobeto aritu ziren azken erasoetan.
Itxakok ligako lehen partida galdu du azken sailkatuaren aurka (20-17)
Ezin izan du Rocasaren erritmoarekin, eta zalantzak sor daitezke Txapeldunen Ligako partidaren aurretik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu