Atseden hartzeko betarik gabe, Itxakok ABF ligako seigarren jardunaldiko aurreraturiko norgehiagoka jokatuko du gaur etxean, Elx zazpigarrenaren aurka (18:00). Nafarren helburua garbia da: irabazi eta lidergoa sendotzea; baina ez da erraza izango. Ambros Martinek zuzentzen duen taldeko hamabi jokalari atzo itzuli ziren lan saioetara, euren selekzioekin egon eta gero. Beraz, ez dute izan nahi adina denbora gaurko norgehiagoka prestatzeko.
Larunbatean lehia garrantzitsua dauka Itxakok Hamburgon (Alemania), Txapeldunen Ligako partida jokatuko baitu Buxtehuderren aurka. Beraz, gaur garaipena lortzea konfiantza handia emango lioke taldeari. Ia ezinbestekoa du, gainera, larunbatean partida aurrera ateratzea, kontuak asko ez okertzeko. Martinek Begoña Fernandez pibotaren hutsunea izango du bi norgehiagoketarako.
Bera Berak eta Kukullagak, bestalde, Ligako partida jokatuko dute larunbatean etxean, Porriño eta Casatro Urdialesen aurka, hurrenez hurren.
Itxakok Ligako lidergoa sendotu nahi du gaur etxean Elxi irabazita
Garaipenak konfiantza emango lieke nafarrei, larunbatean duten Txapeldunen Ligako partidari aurre egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu