Nahiko ondo hasi da Athletic jokoan, eta markagailuan aurretik jarri da 20. minutuan Javi Erasok sartutako golarekin. Nolanahi ere, ez du jakin mailari eusten, eta 2-1 galdu du.
Izan ere, gogor ekin dio Espanyolek, eta gain hartu dio, erraz. 54. minutuan gol bat sartu du Pape Diopek eta Felipe Caicedok, bestea, 57.ean.