Protagonistak. Rui Costa

Itzalean lanean aritzearen saria

2011ko uztailaren 10a
00:00
Entzun

IRABAZLEA

Jaioteguna. 1986ko urriaren 5a.

Jaioterria. Povoa de Varzim (Portugal).

Debuta. 2007an, Benficarekin.

Ibilbidea. Benfica (2007-2008), Caisse d'Epargne (2009-2010) eta Movistar (2011tik).

Lorpen garrantzitsuenak. 2007an Eskualdeetako Giroa; 2008an Eskualdeetako Giroko etapa bat; 2009an Dunquerkeko Lau Egunak eta Chihuahuako Itzuliko etapa bat; 2010ean Mallorcako Itzuliko etapa bat, Suitzako Itzuliko beste bat eta Portugalgo erlojupeko Txapelketa; 2011n Tourreko etapa bat.

EGUNEKO HUTSUNEA

Horner ez da abiatu zortzigarren etapan

Kolpe bikoitza hartu du jada RadioShack taldeak aurtengo Tourrean. Janez Brajkovic erretiratu zen lehenengo, eta Chris Horner gero. Estatubatuarrak buruan kolpe handia hartu zuen herenegun, eta helmugara iritsi zen arren, atzo ez irtetea erabaki zuten taldeko arduradunek. Levi Leipheimer ere denbora asko galduta dago, eta Andreas Kloedenen alde lan egingo duela aitortu zuen atzo.

EGUNEKO EZINA

Beñat Intxausti erretiratu egin da

Eskuin ukondoko erradioa apurtuta edukita ere, saiatzea erabaki zuen atzo Beñat Intxaustik (Movistar). Baina, ezinean, etsi egin zuen azkenean, helmugara iristeko hamabost bat kilometro falta zirenean.

EGUNEKO INDARTSUA

Thor Hushovd

Orain gutxi arte esprinter petoa zen Thor Hushovd norvegiarra (Garmin-Cervelo), baina atzo onenen artean helmugaratu zen Super Bessen. Liderraren maillotarekin jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.