Indar erakustaldia eman, eta Euskal Herriko 54. Itzulia bideratuta utzi du Alberto Contador Tinkoff Saxo taldeko txirrindulariak. Tinkoff Saxo berak eta Movistar Team-ek kontrolpean izan dute tropela, eta Contador bera Movistar taldeko Alejandro Valverderekin joan da Gaintzako malda gogorretan gora.
Bi aldiz igaro dira Gaintzatik txirrindulariak, eta lehenean, bazirudien Valverde indartsuago zegoela. Bigarrenean, ordea, erasora jo du Contadorrek, eta berehala 15 segundo inguruko aldea atera dio Valverderi. Sei kilometroren faltan, alde horri eutsi dio Contadorrek, eta garaipen handia eskuratu du Ordiziako helmugan. Sei txirrindulariz osatutako taldetxo bat helmugaratu da Valverderen ostean.
Lehenengo etapa Ordizian hasi eta bukatu da. Ia 154 kilometro ditu eta bigarren eta hirugarren mailako sei mendate igo beharko ditu tropelak.
Bideoa: Unai Zubeldia kazetariaren analisia.
[Youtube]http://youtu.be/uHtwEfBn8nY[/Youtube]
Etapako sailkapena:
1. Alberto Contador (Tinkoff Saxo)
2. Alejandro Valverde (Movistar Team) +14''
3. Michal Kwiatkowski (Omega Pharma) +34''
4. Yury Trofimov (Katusha) +36''
5. Damiano Cunego (Lampre) +36''
6. Jean Christophe Peraud (Ag2R) +36''
7. Mikel Nieve (Sky) +36''
8. Cadel Evans (BMC) +36''