Bihurguneari bihurgunea lotuta, eguna joan, eguna etorri, zuritik beltzera eta beltzetik zurira igarotzen ari da Euskal Herriko Itzuliaren eta Donostiako klasikoaren etorkizuna. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) atzo ohar bidez jakinarazi zuen dauzkaten baliabideak «urriak» diren arren «ahal duten guztia» egingo dutela kinka larrian dauden probei eusteko. Eta horien artean daude Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako klasikoa. Pat McQuaid UCIko presidentearen hitzetan, «informazioa biltzen» ari da UCI, proba horiei eutsi ahal izateko «esku hartzeko estrategia bat zehazteko».
McQuaidek onartu du «txirrindularitzaren globalizazioa» dagoela euren estrategiaren oinarrian. «Baina egia da, era berean, kirol honen sustraietan eta tradizioan dagoela benetako aberastasuna. Horiei eusteko gai izan beharra daukagu». Urrutira joan gabe, Laudioko Sari Nagusiko antolatzaileek atzo baieztatu zuten aurten ez dela proba jokatuko.
Itzuliari eutsi ahal izateko, «esku hartzeko estrategia bat» abiarazi du UCIk
Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak argitu du «ahal duten guztia» egingo dutela antolatzaileei laguntzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu