Itzuliko partidarako sarrerak jarri dituzte salgai San Mamesen

2012ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Atzo goizean jarri zituen Athleticek salgai San Mamesko txarteldegietan martxoaren 15ean, 19:00etan, talde zuri-gorriak eta Manchester Unitedek Bilbon jokatuko duten itzuliko partidarako sarrerak. Bazkideek izango dute lehentasuna sarrera horiek erosterako orduan, etzi arte izango baitute epea. Barria bazkideek, berriz, asteartera arte egon beharko dute zain gelditzen diren sarrerak erosteko. Gainerako zaleek partida bezperan eta egunean bertan lortu ahal izango dute sarreraren bat. 30 eta 100 euro bitarteko salneurria dute sarrerek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.