Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzak lortu dute TrasAntartika2011 espedizioko bigarren erronka: hego polora iristea. Izotzezko desertuan 43 egun egin ondoren goizeko hamarretan heldu dira 90º hegoaldera. Ekainean Groenlandia zeharkatu zuten, eta orain Antartika zeharkatu nahi dute. Abentura honetan guztira sei mila kilometro egin nahi dituzte, muturreko baldintzetan.
Antartika zeharkatzeko 3.700 kilometro egin beharko dituzte, kometa batzuen laguntzarekin, izotzetan eta harkaitzean igoeraren bat eginez. Horretarako, 70 egun beharko dituztela uste dute Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzak. Oraingoz, desafioa bide onetik doa.