saskiBALOIA

Ivanovic kexu da bere jokalariez

"Nortasun handiagoarekin" jokatzeko eskatu die Caja Laboral Baskoniako entrenatzaileak. 2-0 galtzen doaz Euroligako final-laurdenetan.

2010eko martxoaren 26a
10:46
Entzun
Oso zaila dauka Caja Laboral Baskoniak Euroligako Lauko Finalera sailkatzeko, 2-0 galtzen ari delako CSKA Moskuren aurka final-laurdenetan, eta Dusko Ivanovic entrenatzailea kexu agertu da bere jokalariez. "Nortasun handiagoarekin" jokatzeko eskatu die.

Asteartean 23 puntugatik galdu zuen Moskun, atzo hogeigatik. Beste talde handi batzuen aurka ere puntu askorengatik galdu izan du Caja Laboralek, eta horietan ikusi izan da taldearen maila nolakoa den, Ivanovicen ustez.

Hiru partida irabazi behar dira Lauko Finalerako sailkatzeko. Hirugarren partida Gasteizen izango da, asteartean (19:30). Laugarren neurketa ere Gasteizen litzateke (ostegunean, 20:30ean) eta azkena Moskun (apirilaren 7an, 18:15ean).

Final-laurdenetako atzoko beste partidak: Maccabi 98-Partizan 78 (1-1 doaz), Olympiakos 90-Prokom 73 (2-0) eta Bartzelona 63-Real Madril 70 (1-1). Caja Laboralek aurrera egingo balu, Bartzelona-Real Madrileko garailea luke aurkari finalerdietan.

Parisen izango da aurtengo Lauko Finala, maiatzaren 7tik 9ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.