Tenisa

Ivanovic-Sharapova, Australiako Irekiko emakumezkoen finala

Hantutxova eta Jankovic hartu dituzte mendean finalerdietan. Gizonezkoetan, Tsongak 6-2, 6-3 eta 6-2 irabazi dio Nadali finalerdian.

2008ko urtarrilaren 24a
12:08
Entzun
Ana Ivanovic-Maria Sharapova izango da Australiako Irekiko emakumezkoen finala. Ivanovicek 0-6, 6-3 eta 6-4 irabazi dio finalerdia Daniela Hantutxovari gaur, eta Sharapovak 6-3 eta 6-1 Jelena Jankovici.

Gizonezkoetan, Jo Wilfried Tsongak finala jokatuko du, gaur Rafael Nadal finalerdian erraz menderatu eta gero. 6-2, 6-3 eta 6-2 irabazi dio Tsongak (munduko 38.a da) Nadali (2.a), eta Grand Slameko bere lehen finala izango du.

Roger Federer (1.a) edo Novak Djokovic (3.a) izango du kontrario. Gaur jokatuko dute hauek euren finalerdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.