Ivanovicek beste urtebetez jarraituko du Baskonian
SASKIBALOIA. Dusko Ivanovicek beste urtebetez jarraituko du Caja Laboral Baskoniako entrenatzaile karguan. Hala baieztatu zuen atzo Joxean Kerejeta presidenteak. Taldearekin beste urtebeteko kontratua du Montenegrokoak, eta bete egingo du. Bestalde, taldeak eskolta bat eta pibot indartsu bat fitxatzeko asmoa du Mirza Teletovicek utz dezakeen hutsunea betetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu