ESKU PILOTA

IX.BERRIA Txapelketa urtarrilaren 6an abiatuko da

Txapelketa gaur aurkeztu dute Andoaingo Martin Ugalden kultur parkean, eta 24 pilota elkarte onenetako ordezkariak bertan bildu dira. Euskal Herriko 23 klub ariko dira, eta Errioxako bat.

2011ko abenduaren 29a
20:56
Entzun

Gaur aurkeztu dute BERRIA pilota txapelketaren bederatzigarren edizioa, eta ezarrita dago egutegian abiapuntua: urtarrilaren 6a. Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean egindako ekitaldian jakinarazi dutenez, 24 klubek hartuko dute parte: Gipuzkoatik 8, Nafarroatik 7, Bizkaiatik 5, Errioxatik 1 eta Iparraldetik beste 1.

Txapelketan 8 zerrendaburu izango dira eta gainontzekoek lehen fasetik hasi beharko dute. Iazko txapelduna da aurten ere faborito nagusia, Amezketako Zazpi Iturri taldea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.