OLINPIAR JOKOAK

Izagirre anaiak eta Fraile Olinpiar Jokoetan lehiatuko dira Espainiako selekzioarekin

Errepideko lasterketan parte hartuko dute, uztailaren 24an. Jon Izagirrek erlojupekoa ere korrituko du, 28an.

Omar Fraile, aurtengo Tourrean. CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE
2021eko uztailaren 12a
15:40
Entzun

Gorka Izagirre (1987), Jon Izagirre (1989) eta Omar Fraile (1990) Astana taldeko txirrindulariak Tokioko Olinpiar Jokoetako errepideko lasterketan lehiatuko dira, datorren uztailaren 24an. Pascual Momparler hautatzaileak gaur jakinarazi du zein bost txirrindularik osatuko duten Espainiako selekzioa. Jon Izagirrek, gainera, erlojupekoa ere jokatu du lau egun geroago, 28an. Izagirretarren gazteenak 2016ko Olinpiar Jokoetan ere parte hartu zuen: erretiratu egin zen errepideko proban, eta zortzigarren izan zen erlojupekoan.

Alejandro Valverde izango da Espainiako selekzioaren liderra —Jesus Herrada da bosgarren txirrindularia—, eta hautatuetakoren batek azken unean huts egiten badu, Pello Bilbaok ordezkatuko du. Hautatzaileak gaur eman du erabakiaren berri, baina txirrindulari gernikarra Frantziako Tourreko azken etapa bukatu eta gero elkarrizketatu zuten, atzo, SER irrati katean, eta berak bazekien ez zela hautatua izango. «Espero dut egindako hutsegiteaz konturatuko dela», adierazi zuen, minduta. Jon Izagirre eta Omar Fraile Tourrean lehiatzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.