Martin Fourcade
Jaioterria: Perpinya (Herrialde Katalanak).Jaioteguna: 1988ko irailaren 14a.
Kirola: Biatloia.
Bestelakoak: Ole Einar Bjoerndalen handiaren beherakada baliatu du biatloiko nagusi bilakatzeko. Sotxin bi urre eta zilar bat kolkoratu zituen. Gutxienez hori lortu nahi du.
Sven Kramer
Jaioterria: Heerenveen (Herbehereak).Jaioteguna: 1986ko apirilaren 23a.
Kirola: Abiadura patinajea.
Bestelakoak: Zazpi olinpiar domina irabazi ditu jada, tartean urrezko hiru. Pyeonchangen uzta handitu nahi du.
Marcel Hirscher
Jaioterria: Annaberg-Lungoetz (Austria).Jaioteguna: 1989ko martxoaren 2a.
Kirola: Eski alpinoa.
Bestelakoak: Txapeldun izan da azken sei Munduko Kopetan. Ingemar Stenmark handiak bakarrik irabazi ditu hark baino proba gehiago. Hirugarren ahaleginean lortu nahi du olinpiar domina bat.
Michaela Shiffrin
Jaioterria: Vail (AEB)Jaioteguna: 1995eko martxoaren 13a.
Kirola: Eski alpinoa.
Bestelakoak: Sotxin historia egin zuen. 18 urterekin, eslalomean urrea irabazi zuen, eta diziplina horretan nagusitu zen eskiatzailerik gazteena bilakatu zen. Ordutik, gora besterik ez du egin: bi aldiz izan da munduko txapeldun, eta irabazi egin ditu azken bi Munduko Kopak.
EugeniaMedvedeva
Jaioterria: Mosku.Jaioteguna: 1999ko azaroaren 19a.
Kirola: Patijane artistikoa.
Bestelakoak: Ez da inoiz nahastuta egon dopinean, eta, horregatik, NOBk baimena eman dio lehiatzeko.18 urte besterik ez du, baina sekulako garaipen zerrenda du jada: egungo munduko eta Europako txapelduna da. Pyeonchangen hirukoa lortu nahi du, bere estreinakoan.