Izeta II.ak irabazi du Igeldoko Harria
HARRI-JASOTZEA. Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.ak irabazi zuen atzo Igeldoko Harria. Hamabost aldiz altxatu zuen 134 kiloko harri baldarra. Bigarren Jokin Eizmendi izan zen, hamabirekin. Nabarmentzekoa, Mikel Lopategi 15 urteko zarauztarrak bost aldiz altxa zuela. Aimar Irigoienek, gerriko minez, ez zuen parte hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu