Kirola

Izetatarrak, 'Igeldoko Harria' altxatzeko prestatzen

Lau izetatar ariko dira aurten harri jasotzen Donostiako Aste Nagusian, abuztuaren 17an: Izeta I.a, Izeta II.a, Izeta III.a eta Izeta IV.a. Bost urteko Jakes txikia ere harri jasotzen aritu da besteekin batera lan saioan. Bideoa: Urola Kostako Hitza (Onintza Lete Arrieta). [YouTube]http://youtu.be/fs5YDclalDM[/YouTube]

2013ko abuztuaren 8a
16:33
Entzun

Ezohikoa da Igeldoko Harria. Ez da laukizuzena, ezta borobila edo zilindrikoa ere. Harri irregularra da, eta horregatik, 134 kilo pisatzen badu ere, erronka bat da harri-jasotzaileentzat hura behin eta berriz jasotzea. 1992. urteaz geroztik, minutu batean nork altxaldi gehiago egin lehiatzen dira Donostiako Aste Nagusian. Lehen urteetan, Goenatxo izan zen jaun eta jabe. Izeta II.ak hartu zuen lekukoa. Aurten, lau izetatar ariko dira nor baino nor gehiago.

Urola Kostako Hitza izetatarren etxean izan da, Igeldoko Harria txapelketarako nola prestatzen diren ikusten. Aurreko astean argitaratu zuten erreportajea Arkupean gehigarrian. Urte guztian harria gordeta egoten denez, beste harri irregular batekin aritzen dira, denak elkarrekin. Bideoan ikus daitezkeenez, gainera, Jakes 5 urteko haurra ere hasia da harriak jasotzen, bost kilokoarekin. Adi entzuten ditu helduek egindako oharrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.