Izkok euskarazko erantzunak itzultzeko eskatu zion Mendilibarri
Herenegun, aurkezpenean, azken bost galderak euskaraz egin zizkion Asier Legarda-Ereño BERRIAko kazetariak Mendilibarri. Lehen galderatik sumatu zen Izko presidentearen ezinegona, «bazeneukan gogoa euskaldun bat etortzeko, ezta?», esan zion kaze- tariari lehen galderaren ostean graziarik gabeko txantxa eginez; bigarrenaren ostean, Mendilibarri berari erantzuna itzultzeko eskatu zion. Gaztelaniaz esandakotik aparte ez zuela ezer berririk esan erantzun zuen Mendilibarrek, eta bere burua justifikatu beharra izan zuen «euskaraz ez dakizuenak ez ote zineten haserretuko» esanez. Osasunaren webgunean ez dute euskarazko erantzunik jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu