Aspaldi ez da Ipar Euskal Herrian sega lehiaketarik izan, baina bihar segalarien jarduna izango da Izuran (Nafarroa Beherea). Artzain Eguna ospatzen dute herri tipi horretan egun osoz, eta, tartean, segalariak izango dira ikusgai (11:00). Ipar Euskal Herrian 'doailu' du izena segak, hala jakinarazi du Gabi Phagaburu antolatzaileak.
Goierriko Almitza Elkarteko (Gipuzkoa) segalariak ariko dira lehian, nazioarte erara. Hau da, sail txikiak ebakitzera. Hamabi segalari dira aritzekoak, azken orduan baten bat hutsune ez bada. Gizonezkoetan, Bixente Mitxelenak, Joan Mari Agirrezabalak, Garikoitz Etxeberriak eta Jexuxmari Ormaetxea Urki-k osatuko dute talde bat. Gazteena, berriz, Andoni Egiak, Arretxek, Andoni Zuriarrainek eta Aitzol Berasategik.Emakumezkoeei dagokienez,Larrarte eta Urkola ez dira ariko, baina bai, Ainhoa Mazkiaran, Aloña Galarraga eta Ainhoa Ansa. Belarra, lehen ebakialdikoa da, eta ez du aitzakiarik.
SEGA
Izuran nazioarteko erako lehiaketa izango da, bihar, Almitza Elkarteko segalariekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu