Jaime Barriuso Eibarko presidente ohia hil da

2012ko urriaren 13a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Jaime Barriuso Eibarko presidente ohia hil zen atzo, 64 urterekin. Barriuso 2002tik 2009ra egon zen karguan, Juan Luis Mardarasen lekukoa hartuta. Haren kudeaketa ona izan zen, hala kirol arloan nola ekonomikoan. Haren agintaldian taldea Lehen Mailara igotzeko zorian egon zen, eta 2B Mailara ere jaitsi zen. Gero, berriz ere igo, eta 2. Mailan zegoela utzi zuen presidente kargua. LFPko presidenteorde ere izan zen, 2009an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.