Montpellier. Figallo (Falefaga, 60. min.), Creevy (Van Vuuren, 60. min.), Jgenti (Bustos, 63. min.); Hancke (Fakate, 65. min.), Privat; Martin, Ouedraogo (kap.), Tulou (Matadigo, 70. m.); Tomas (Paillaugue, 72. min.). Fernandez; Moyano, Bosch (Doumeyrou, 70. min.), Combezou, Nagusa; eta Amorosino.
Baiona. Iginiz (Tialata, 59. min.), Roumieu, Boyoud (Baiocco, 59. min.); Boutaty, Chisholm; Bernad, Haare (Puricelli, 59. min.), Baget (kap.); Gartzia (Audy, 71. min.), Boyet (Otazo, 69. min.); Gerber (Lacroix, 65. min.), Mazars, Rokocoko, O'Connor; eta Huget.
Markagailua. 7-0, 10-0, 10-3, 13-3, 13-6, 13-9, 16-9, 19-9 (ats.); 22-9, 22-12, 29-12, 29-19, 32-19, 32-26 eta 37-26.
Beste partida bat etxetik kanpo, eta, berriro, saskia hutsik itzuli da Baiona etxera. Sasoi honetan 12. aldiz, galdu egin dute partida lapurtarrek. Maila galduko duen talde baten datuak dira horiek, eta, logika osoz, jaitsiera postuetan dago Aturri eta Errobiko hamabostekoa. Egoera kezkagarria da, eta hurrengo bi partidak derrigor irabazi beharko dituzte —Brive eta Perpinyaren aurka—.
Hasieratik argi gelditu zen dena. Montpellierrek entsegua sartu zuen, Nagusaren eskutik: 7-0. Ezin okerrago hasi ziren gauzak Baionarentzat. 60 minutuz, ezinean aritu ziren lapurtarrak. Gibelka. Horrelakoetan, Guillaume Bernadek partida bukaeran onartu bezala, faltak egitea da normalena. Pixkanaka, Montpellierrek zuloa egin zuen, 29-9kora iritsi arte.
Bazirudien Baionak sekulako astindua jaso behar zuela, baina, azkenean, jokatzen hasi zen euskal taldea. Beranduegi, hori bai. Erreakzio horri esker, Boyetek entsegua sartu zuen, O'Connorren jokaldi bati esker; gogotsu eta bizi aritu zen. Une batez, defentsako puntua lortzeko itxaropena izan zuen Baionak. Horretarako, Yoann Hugeten 95 metroko entsegu bat eta bakarkako mirakulu bat behar izan zuen. Sasoi honetako entsegu ederrenetako bati esker, sei puntura hurbildu zen Baiona: 32-26.
Hugeten adierazpenak
Nagusak, beste behin, partida erabakita utzi zuen dudako entsegu bati esker: 37-26. Partida bukatzean, Yoann Hugetek Baionatik Montpellierrera joandako zaleak izan zituen gogoan. «Autobusez zortzi oren eginda, beste porrot bat ikusi behar izan dute». Hugetek berak ongi ulertu du hori, eta sasoia bukatzean hiru oren eginen ditu bere autoan, Tolosan aritzeko. Baionaren ataka horretan zer arraio egiten duen galdezka ariko zaio bere buruari. Zaleak ere bai, seguru.
Montpellier 37. Baiona 26
Jaitsiera postuetara iltzatuta jarraitzen du Baionak
Lehen zati txarraren ondorioz, beranta hartu du Baionak, eta bukaeran galdu du defentsako puntua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu