Frantziako Tourra

Jan Ullrichek egundoko erlojupekoa egin du, eta bigarren jarri da sailkapen nagusian

Bianchi taldeko Jan Ullrich alemaniarrak egundoko erlojupekoa egin du gaurko etapan, eta bigarren jarri da sailkapen nagusian, Armstrongengandik 34 segundora. Ullrichek 58 minutu eta 32 segundo behar izan ditu 47 kilometroko ibilbidea osatzeko. Armstrongek minutu bat eta 34 segundora amaitu du etapa. Hirugarren Alexander Vinokourov sailkatu da bi minutu pasatxora. Haimar Zubeldia laugarren gelditu da bi minutu eta berrogei segundora eta Iñigo Chaurreauk lau minutu galdu ditu.

2003ko uztailaren 18a
17:39
Entzun
Mendeurreneko Tourra beroa izaten ari da zentzu guztietan. Gaurkoan sekulako erakustaldia egin du Ullrich alemaniarrak, eta Armstrongi espero ez zuen aldea ateratzea lortu. Estatubatuarrak jarraitzen du lider, baina 34 segundo bakarrik ateratzen dizkio alemaniarrari. Vinokourov ere ondo aritu da, eta hirugarren dago sailkapen nagusian, 51 segundora.

Haimar Zubeldiak erlojupeko ona egin du, eta bosgarren dago sailkapen nagusian, liderrarengandik lau minutu eta erdira. Iban Mayok denbora dezente galdu du, baina seigarren dago sailkapen nagusian Zubeldiaren denbora berarekin. Iñigo Chaurreauk ere ondo aritu da, zortzigarren bukatu baitu gaurko etapan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.