TXIRRINDULARITZA. FRANTZIAKO TOURRA

Jan Ullrichek kolpe handia du baina ez hezur hausturarik

2005eko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Zartako handi samarra hartu zuen Jan Ullrichek herenegun, Mulhousen bukatu zen etapan. Libertyko Igor Gonzalez de Galdeano eta Luis Leon Sanchez erori ziren leku berean erori zen eta kolpe handia hartu ezker aldeko gerri aldean. T-Mobile taldekoek horregatik erabaki omen zuten atzo erasora ez jotzea. Atzo, atseden eguneko entrenamendua baino lehenago egin zioten analisi zehatza alemaniarrari eta kolpe handia bai, baina hezur hausturarik ez duela baieztatu zuten medikuek. Ullrichek berak esan zuen espero baino hobeto lo egin zuela eta animoso jaiki zela. Ullrich zortzigarren postuan dago nagusian, liderrarengandik 3.54ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.