Lehengoan Frantziako hedabideek zioten mundial honek Amerikako Kopa dirudiela, Amerikako selekzioak ondo ari direlako -Argentina sailkatu egin da, Uruguai ere bai, Paraguai, Mexiko...; mapan goragokoak ere sartu dira, AEB-, baina pixka bat Asiako Kopa ere aipatu beharko dute: Hego Koreaz gain, Japonia ere sailkatu delako, bere historian lehen aldiz -Ipar Korea baino ez da geratu kanpoan-.
Eta nola sartu den Japonia! Danimarkari oso erraz irabazi dio jardunaldi erabakigarrian: 1-3. Danimarkak, golen kopurua zela-eta, garaipena lortu beharra zeukan, baina ez du usaindu ere egin. Honda, Endo, Hasebe, Okubo... jokalari onak dira. Lehen zatian oso ongi jokatu dute: ukitu gutxi eginez eta azkar jokatuz, teknika dutela erakutsiz, zentzuz aritu dira... Danimarkarrei hasieran eutsi ostean, gero txikitu egin dituzte. Paraguai izango du kontrario final-zortzirenetan Japoniak.
Danimarka 1. Sorensen, Simon Poulsen, Agger, Per Kroldrup (Soren Larsen, 56m), Jacobsen, Rommedahl, Christian Poulsen, Jorgensen (Jakob Poulsen, 34m), Kahlenberg (Eriksen, 63m), Tomasson, Bendtner.
Japonia 3. Kawashima, Abe, Nakazawa, Tanaka, Komano, Nagatomo, Okubo (Konno, 88m), Endo (Inamoto, 91m), Hasebe, Matsui (Okazaki, 74m), Honda.
0-1: Honda (17m). 0-2: Endo (30m). 1-2: Tomasson (81m). 1-3: Okazaki (87m).
---
Herbehereek amaitu dute lehen tokian multzoan, hiru partidak irabazita -Argentinak eta biek lortu dute hiruretan irabaztea-. Gaur Kameruni nagusitu zaizkie: 1-2.
Robben hasi da jokatzen, osatu baita. Nabaritu da jokoan hori. 1-2koa horren seinale: kontraerasoan hartu du baloia Robbenek, ondo aguantatu du eskubialdean, erdialdera egin eta area kanpotik ezkerrez bere ohiko jaurtiketa horietakoa egin du, baloiak zutoinean jo du eta Huntelaar ederki baliatu da gola egiteko. Hori behar dute Herbeherekoek, Robbenen txispa.
Eslovakia izango dute kontrario final-zortzirenetan.
Kamerun 1. Hamidou, Mbia, Bong (Aboubakar, 56m), Nkoulou (Song, 73m), Assou-Ekotto, Nguemo, Makoun, Chedjou, Geremi, Choupo-Moting (Idrissou, 72m), Eto'o.
Herbehereak 2. Stekelenburg, Boulahrouz, Heitinga, Mathijsen, Van Bronckhorst, Van Bommel, De Jong, Kuyt (Elia, 66m), Sneijder, Van der Vaart (Robben, 73m), Van Persie (Huntelaar, 58m).
0-1: Van Persie (36m). 1-1: Eto'o, penaltiz (65m). 1-2: Huntelaar (83m).
E Multzoa
Japonia ere sartu da
1-3 hartu du mendean Danimarka azkeneko jardunaldian. Herbehereek bukatu dute aurrena, hiru partidak irabazita. Robben hasi da jokatzen, eta nabaritu da. Final-zortzirenak: Herbehereak-Eslovakia, Paraguai-Japonia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu