Burumakur. Horrela amaitu zuen Japonia eta Ingalaterraren arteko partida Laura Bassett jokalari ingelesak. Izan ere, berak sartutako golak utzi zuen Ingalaterrako selekzioa txapelketatik kanpo.
33. minutuan jaurtitako penalti batek jarri zuen markagailua Japoniaren alde. Zazpi minutu geroago, ordea, larri ziren berriz ere japoniarrak, Fara Williamsek berdinketaren gola sartu baitzuen.
Azkenean, ordea, Ingalaterrak ezin izan zuen aurrera egin, eta Japonia izango da AEBen aurkaria Munduko Kopako txapelketan. Igandean jokatuko da partida.