Larunbatean Athleticek lortutako garaipenari segida eman diote igandean Realak eta Oiartzunek. Donostiarrek Collerense azken sailkatua hartu dute Zubietan, eta ez dute arazorik izan hiru puntuak etxean uzteko.
Maria Diazek egin du gipuzkoarren lehen gola, partida hasi eta berehala. Abantaila horrekin joan dira atsedenaldira, eta bigarren zatian, aldea zabaldu dute Manuelak eta Ane Etxezarretak. Partida erabakita zela, Gabik egin du 3-1ekoa.
35 punturekin, laugarren postuan dago orain Reala. Espanyolen zelaian ariko da datorren igandean.
[Youtube]https://youtu.be/Evv2n-PtHvw[/Youtube]
Oiartzunek, berriz, aurkari zuzen baten kontrako partida zuen Karla Lekuona zelaian, puntu berdinekin baitzeuden gipuzkoarrak eta Albacete. 71. minutuan Jone Olasagastik eginiko gol batek eman dio garaipena etxeko taldeari. Orain 15 puntu ditu Oiartzunek, eta 13. postuan dago, jaitsiera postuetatik zortzi puntura.
El gol de @jonebilbo que ha dado la victoria al @OiartzunKE_ frente al @AlbaFemNexus@ligasfutfempic.twitter.com/gw1LIQTw3D
— noski sky (@noskisky) February 21, 2016
Athleticek 1-2 irabazi zion larunbatean Valentziari, eta lehen postuan sendotu zen.