Jardunaldiko azken partida bihar jokatuko da
LEHEN MAILA. Espainiako Ligako hirugarren jardunaldia bihar bukatuko da, Betisek eta Atletico Madrilek Sevillan jokatuko duten partidarekin (21:30, C+E). Partida Atleticok atzeratu zuen, ostiralean Europako Superkopako finala jokatu behar izan zuelako Chelsearen aurka. Madrilgo taldeak 3-0 irabazi zion Londreskoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu