BERRIAk eta BERRIA.INFOk jarraipen berezia egingo diote Hegoafrikako Munduko Kopari. Hala, egunkaria joan den igandetik zortzi orrialdeko gehigarria ari da ateratzen egunero, eta horrela segituko du txapelketa bukatu artean -uztailaren 11n amaituko da-.
Hiru zutabegile dauzka BERRIAk: Amets Arzallus kazetari eta bertsolaria, Jose Mari Amorrortu futbol entrenatzailea eta Aitor Manterola kazetari eta futbol entrenatzailea.
BERRIA.INFOk, berriz, Munduko Kopari buruzko webgunea zabaldu du. Bertan aurki daitezke egunkariko edukiak, txapelketako argazkiak eta bideoak, egitaraua, sailkapena... Horretaz gain, BERRIAren webguneak gaurtik edizio jarraiko albistegian atal berezia dauka; eguneko albisteak eta partiden kronikak emango ditu hor, atal txikiak (laburrak eta esanak)...
Komunikabideak
Jarraipen berezia BERRIAk
Egunkaria Munduko Kopari buruzko zortzi orrialdeko gehigarria ari da egiten igandetik, eta webguneak, eguneko albisteen eta kroniken atala sortzeaz gain, txapelketako txokoa du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu