Futbola. Espainiako Kopako finala. Irudia. Donostia
Jarraitzaileen babesa jaso dute Realeko jokalariek
Ateak irekita entrenatu zen atzo Reala Zubietan, eta hori baliatuta, ehunka zale, gehienak gazteak, hurbildu ziren Espainiako Kopako finalari begira taldeari babesa emateko. Ezohiko entrenamendu saioa izan zen, harmailan ziren ikusleak etengabe aritu baitziren animo eta babes mezuak kantatzen. Jokalari eta entrenatzaileek asko eskertu zuten zaleen berotasuna. Argazkian, jokalariak, zelaira irteten, bandera artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu