Gipuzkoa Basketek badu entrenatzailea: Jaume Ponsarnau (Lleida, Katalunia, 1971)). Bili-bolo zebilen izena atzo baeiztatu zuen taldeak. Bi urterako kontratua sinatu du eta berak izango du Sito Alonsok utziriko ondarea kudeatzeko ardura.
Ponsarnauk esperientzia handia du ACB Ligan, baina beti Manresari lotuta. 11 denboraldi egin zituen han teknikari bezala, azken bostak lehen taldea zuzentzen.