Javi Martinez: «Iribar negarrez ikusita jabetu nintzen lortutakoaz»

2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Athleticeko kideek Sporting Lisboaren aurkako partidan bizitakoak kontatzen jarraitu zuten atzo. Javi Martinezek, adibidez, aldagelan ikusi zuena deskribatu zuen. «Iribar aldagelan negarrez ikusi nuenean jabetu nintzen lortutakoaz». Fernando Llorentek ere aitortu zuen egindakoa bereganatu ezinik dagoela. «Hodei batean nago», esan zuen aurrelariak. Atletico Madrilen aurkako finalaz, berriz, Ander Herrerak azpimarratu zuen «oso partida gogorra» izango dela. Azkenik, Josu Urrutiak argi utzi zuen «bi tituluak irabazteko»borrokatuko direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.