frantzia

Javier Aguirrek utzi egin dio Mexiko entrenatzeari

Domenech Asanblada Nazionalaren aurrean, ateak itxita

2010eko ekainaren 30a
08:09
Entzun
Javier Aguirre dagoeneko ez da Mexikoko selekzioko hautatzailea, dimisioa eman baitu. "Ni naiz gertatu denaren erantzule nagusia, eta aldegitea da zintzoena, justuena eta beharrezkoena", esan du Aguirrek berak. Final-zortzirenetan kanporatu zuen Mexiko Argentinak. "Ez nuen gaitasunik izan partida garrantzitsu hori irabazten jakiteko".

Domenech Asanblada Nazionalaren aurrean, ateak itxita

Frantziako selekzioa Munduko Kopan lehen fasean kanpoan geratu izana kirol arloa gainditzen ari da han. Hala, Raymond Domenech hautatzailea eta Jean Pierre Escalettes Futbol Federazioko presidentea Asanblada Nazionaleko Kultura Batzordearen aurrean izango dira azalpenak ematen, ateak itxita egingo duten saioan. Marie George Buffet Kirol ministro ohiak eskatu zuen agerraldia ez izatea jendaurrean, "ikuskizun huts" ez bihurtzeko.

Domenech eta Escalettes ez dira aurrerantzean karguotan egongo: aurrenaren partez Laurent Blanc ariko da eta Escalettesek aste honetan utziko du presidente postua.

Roselyne Bachelot Kirol ministroak batzordearen aurrean deklaratu zuen atzo, eta adierazi zuen Escalettesek ez duela presiorik izan kargua lagatzeko. FIFAk Frantziako Gobernuari ohartarazi dio ez sartzeko eskurik herrialdeko futbolean. "FIFAren abisuak ez du baliorik guretzat, Federazioa ez baita sekula gure menpe izan. Kasu, gobernuak ez du erabakitzen Federazioko burua zein den", esan zuen Kirol ministroak Asanblada Nazionalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.