FUTBOLA

Javier Clemente entrenatzaile kargutik kendu du Athleticek

Fernando Lamikiz presidenteak hala eskatuta, entrenatzaile kargutik kendu du Javier Clemente Athleticeko zuzendaritzak. Barakaldoko entrenatzaileak beraz, denboraldia hasi baino lehen utzi dio talde zuri-gorria zuzentzeari. Astelehenean egin zituen adierazpen batzuengatik kendu dute kargutik Clemente, hain zuzen ere, Athleticek egindako fitxaketen gainean esandakoengatik.

2006ko uztailaren 6a
22:14
Entzun
"Nik beste ideia bat nuen. Egin nituen eskaeretatik Gabilondo bakarrik ekarri dute, eta doan. Gero, gaztetxoa (Javi Martinez) fitxatu dute. Nahi dutena ekarri dute, ez nik eskatu niena. Ogia eskatu dut eta beste gauza bat eman didate", esan zuen Clementek. Javi Martinez inguruan, baina, beste hau ere esan zuen: "Informeek diote etorkizun bikaina duela. Ados, baina informeak dira. 17 urte eskas ditu. Etorkizun ona izan dezake, edo ez. Ez da erraza adin horrekin Lehen Mailan aritzea". Adierazpen horiekin Clementek arau guztiak hautsi dituela uste du Lamikizek.

Clubak ez du argitu oraindik zeinek ordezkatuko duen Clemente entrenatzaile karguan. Hala ere, bi dira hautagai nagusiak: Migel Anjel Lotina Espanyol taldeko entrenatzaile izandakoa eta Felix Sarriugarte Athletic B taldeko entrenatzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.