Javier Clemente (Barakaldo, Bizkaia) Irango futbol hautatzailea azkenean Iranera bertara joango da bizitzera, gaur Kayhan International hango egunkarian esan duenez. Selekzioa Euskal Herritik zuzentzeko proposamena egin zion Irango Federazioari -Iranera partidak prestatzera soilik joango zela adierazia zuen-, baina federazioak ezezkoa eman dio.
"Iranen biziko naiz, ez daukat inongo arazorik horregatik", esan du hautatzaileak. Hala ere, Clementek aipatu du Zarauzko (Gipuzkoa) etxera bueltatuko dela Iranek behar ez duenean -Zarautzen bizi da-.
Hiru urteko kontratua sinatu zuen lehengo astean. Espainiako eta Serbiako selekzioak ere entrenatuta dago.
Futbola
Javier Clemente Iranen biziko da azkenean
Hango hautatzailea da lehengo astetik. Selekzioa Euskal Herritik zuzendu nahi zuen, baina ez diote utzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu