Javier Clementek zuzenduko du Valladolid
FUTBOLA. Javier Clemente barakaldarrak ordezkatuko du Onesimo Sanchez Valladoliden aulkian. 60 urteko entrenatzaileak urte eta erdi zeraman talderik zuzendu gabe, 2008ko abendutik, Murtziak kargutik kendu zuenetik. Clementek erronka zaila du, Valladolid azken-aurrena baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu